Searchme, bilatzaile ikusgarria, baina…

Duela astebete, gutxi gorabehera, bilatzaile honen berri izan nuenean, beta fasean dagoen proiektuan parte hartzeko eskaera luzatu nuen. Gaur bertan jaso dut euren posta eta zerbitzua probatzen hasi naiz. Aitortu beharra daukat, ikusgarria iruditu zaidan arren, beta fasean dagoela oso erraz antzeman daitekeela.

Bilatzaile berri honek CoverFlow izeneko aurkezpena erabiltzen du bilaketaren emaitzak azaltzeko, nahiz eta ohiko bilatzaileen ikuspegia ere ikusteko aukera ematen duen. Dakizuen bezala, CoverFlow Apple-ek Mac-en Finder eta Itunes-en, besteak beste, erabiltzen duen …Osoa irakurri

 |  Mezu honen aipamenak | logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed harpidetu

Wordpress 2.5 RC eskura

Gaur bertan Wordpress-en, 2.5 Sneak Peek izeneko mezu batean, ikusi dut lehen Release Candidate (1,3 MB ZIP) eskura jarri dutela. Hori ikusita, berehala jaitsi eta instalatu egin dut frogak egiten hasteko. Ohikoa denez, argitaratutako bertsio hau ingelesez dago, baina ziur 2.5 bertsioa atera eta berehala Librezaleko lagunek euskarako bertsioa guztion esku jarriko digutela.

Garbi dago …Osoa irakurri

 |  Mezu honen aipamenak | logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed harpidetu

Internet Explorer 8 (Beta) kalean da

Denbora asko igaro da IE martxan jartzen ez nuenetik, baina gaur bertan irakurri dudanean, IE8ren Beta bertsioa jaisteko aukera zegoela, animatu naiz eta jaistea erabaki dut. Acid 2 testa gainditzen zuela adierazten zuen albiste hau irakurri nuenean jakin-mina piztu zitzaidan eta horregatik gaur froga hori egitera ausartu eta animatu naiz.

Programa jaitsi, instalatu eta ordenagailua berrabiarazi ondoren, frogatu nahi izan dut. Egia esan ez diot denbora gehiegirik eskaini. Izan ere, hainbat orriekin arazotxoak ikusten nituen eta ez nenbilen oso gustura. Google Reader ez nuen ongi ikusten, gure blog hau ere …Osoa irakurri

 |  Mezu honen aipamenak | logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed harpidetu